Saltar al contenido

ONARTU ERRONKA

Boloak

Data

Larunbata, 2025eko apirilaren 5a

Ordua

12:30 (mesedez iritsi 15 minutu lehenago)

Lekua

Ilusiona Maxbowling (Max Center, Barakaldo)

Irudiak

Ikusi irudiak

Onartu Erronka bolo lehiaketa irabazteko prest al zaude?


Eguna: 2025eko apirilaren 5a

Ordua: 12:30 (mesedez iritsi 15 minutu lehenago)

Lekua: Ilusiona Maxbowling (Max Center, Barakaldo)

Taldeak: Mistoak, 3 pertsona (Muga: 70 talde).


Lehiaketa sistema:

Izen-ematea itxi eta behin betiko talde kopurua jakin ondoren, taldeei dei egingo zaie sailkapen fasea jokatzeko. Talde bakoitzak bi partida jokatuko ditu fase honetan eta hobekien sailkatuak azken fasera pasako dira.

Puntuazioa:

  • Puntuazio onenak hurrengo fasera pasatzen dira.
  • Puntuetan berdinketa gertatuz gero, botatako bolo guztizko aldea erabiliko da berdinketa hausteko.

Jardueraren deskribapena:

Eguna Ilusiona Maxbowling -en hasiko da, parte hartzaile bakoitzari kamisetak banatuko zaizkie eta taldeei jokatuko duten bideen berri emango zaie. Orduan hasiko da lehen fasea. Fase honetan, talde bakoitzak bi partida jokatuko ditu ahalik eta puntu gehien pilatzeko.

Hasierako fase honen ostean, egun berean partida bakarrean jokatuko den azken faserako sailkatuak lortuko ditugu.

Talde bakoitzak bere kamiseta pertsonalizatua izango du eta hamaiketakoa eskainiko da.