ONARTU ERRONKA
Boloak
Onartu Erronka bolo lehiaketa irabazteko prest al zaude?
Data: 2026ko apirilaren 11-12
Denbora: Zehazteke
Tokia: Ilusiona MaxBowling (Barakaldo)
Taldeak: Mistoak, 3 pertsona (Muga: 70 talde).
Lehiaketa sistema:
Izen-ematea itxi eta behin betiko talde kopurua jakin ondoren, taldeei dei egingo zaie sailkapen fasea jokatzeko. Talde bakoitzak bi partida jokatuko ditu fase honetan eta hobekien sailkatuak azken fasera pasako dira.
Puntuazioa:
- Puntuazio onenak hurrengo fasera pasatzen dira.
- Puntuetan berdinketa gertatuz gero, botatako bolo guztizko aldea erabiliko da berdinketa hausteko.
Jardueraren deskribapena:
Eguna goizean hasiko da, parte-hartzaile bakoitzari kamisetak banatuz eta taldeei zein kantxatan jokatuko duten jakinaraziz. Ondoren, lehen fasea hasiko da. Fase honetan, talde bakoitzak bi partida jokatuko ditu ahalik eta puntu gehien pilatzeko.
Hasierako fase honen ostean, egun berean partida bakarrean jokatuko den azken faserako sailkatuak lortuko ditugu.
Talde bakoitzak bere kamiseta pertsonalizatua izango du eta hamaiketakoa eskainiko da.